| Sumario: | Lan sorta hau, jadanik euskara teknikoaren inguruan plazaratu diren beste zenbait lanen bide bera jorratzeko asmoa gauzatu da.Lehenengo lanean euskara teknikoan eta zehazkiago terminologian oso emankortasun handia azaltzen ari den '-kiko' atzizkiaren ezaugarri zehatzak eman dira, euskal literaturan nabari daitekeen usadioa aztertuz eta hizkuntzaren gaur eguneko erabiltzaile berezituek izan ditzaketen beharrak tradizio-ildo horretatik bideratuz.Bigarren lanean ere, literatur tradizioa hartu da abiapuntu, gaur eguneko testu teknikoetan '-(e)z' instrumental edo '-(r)ik' partitibo deklinabide-atzizkia daramaten mendeko perpausek euskararen erabilera berezituetan izan dezaketen ekarpena finkatzeko edota garatzeko.Hirugarren lanak, izen-sintagmaren esparruari eutsi dio, hizkuntza teknikoak ekoizten dituen adjektibo-segida korapilatsuak aztertuz.Laugarren lanak, hizkuntza teknikoaren muinean dagoen gaia jorratu du, oso lagungarri gertatuko den ikuspegi orokor bat eskaintzeko: erabilera bereiztu honek behar dituen zehaztasun eta gardentasunaren bideak.
|