Hondakin plastikoen egungo egoera eta kudeaketa: polietilentereftalatoaren birziklapen aukerak

Plastikoen erabilera oso hedatua dago eguneroko bizitzan, eta geroz eta material plastiko gehiago erabiltzen denez, hondakin kopuruak ere gora egin du azken urteotan. Izan ere, hondakinen kudeaketa beharrezko bilakatu dute jatorrizko lehengaiaren (fuelaren) salneurriak eta jatorri natural ezberrizta...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autores: Duque Ingunza, Itxaso, López Fonseca, Rubén, Ayastuy Arizti, José Luis, De Rivas Martín, Beatriz, Gutiérrez Ortiz, José Ignacio
Tipo de documento: artigo
Data de publicação:2013
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositório:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/38822
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/38822
Access Level:Acceso aberto
Descrição
Resumo:Plastikoen erabilera oso hedatua dago eguneroko bizitzan, eta geroz eta material plastiko gehiago erabiltzen denez, hondakin kopuruak ere gora egin du azken urteotan. Izan ere, hondakinen kudeaketa beharrezko bilakatu dute jatorrizko lehengaiaren (fuelaren) salneurriak eta jatorri natural ezberriztagarriak, eta bai inguru baldintzan bizitza luzea izateak. Polietilentereftalatoa (PET) zabalki erabilitako poliester termoplastiko bat da eta bera dugu hondakin plastikoen artean eta zabortegietan zatiki handienetarikoa. PET zuzeneko kutsatzailea ez den arren, material kaltegarria da bere bolumen/masa erlazio handiarengatik eta naturan duen iraunkortasunengatik. Zabortegietan arazoak sor ditzakeenez, beharrezkoa gertatzen da kudeaketa egoki bat. Hondakinen tratamendu egoki honek lehengaien eta energiaren berreskuratzea dakar. Birziklapen prozesuen artean birziklapen kimikoa da kondentsazio-polimeroak tratatzeko egokiena, polimeroen sorrerako lehengaiak berreskuratu daitezkeelako horrela. Birziklapen kimikoko prozesuetan, tamaina txikiagoko molekula bilakatu nahi dira hondakin plastikoak. Lan honetan PET-ren birziklapen kimikoaren egungo egora aztertuko da eta gure ikerketa-taldean garatutako glikolisi prozesu orokorraren alderdi nagusiak deskribatuko dira.