Belapeireren lexiko garbia

Belapeirek, Zuberoako bikario jeneralak, euskara erraz eta argian idatzi zuen Catechima laburra (1696), lexikoa zainduz eta beharrezkoak iruditzen ez zitzaizkion maileguak baztertuz. Azterlan honek bi zati ditu. Lehen zatia luzea da eta hartan jaso dira, Zuberoan XVII eta XVIII. mendeetako testuetan...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Agirre Sarasola, Pello
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2010
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/49488
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/49488
Access Level:acceso abierto
Descripción
Sumario:Belapeirek, Zuberoako bikario jeneralak, euskara erraz eta argian idatzi zuen Catechima laburra (1696), lexikoa zainduz eta beharrezkoak iruditzen ez zitzaizkion maileguak baztertuz. Azterlan honek bi zati ditu. Lehen zatia luzea da eta hartan jaso dira, Zuberoan XVII eta XVIII. mendeetako testuetan ohiko hitzak izanagatik, Belapeirek inoiz erabili ez zituen maileguak. Hiztegi itxurako bilduma bat da; Belapeirek inoiz hautatu ez zituen maileguak biltzeaz gain, autore horrek haien lekuan ezarri zituen euskal hitz zaharrak ematen ditu. Catechimaren bigarren atala Bossuet apezpikuaren frantsesezko katiximaren itzulpena da eta bi testuen alderaketak garbi erakusten du itzultzaileak mailegu asko 'gaitzetsi' egin zituela. Esaterako, zuberotarrak nahi ükhen hautatu zuen desirer euskaratzeko; ez zen inoiz desiratu aditzaz baliatu, nahiz eta aditz hori Ipar Euskal Herriko testu gehienetan ageri den, garai hartan. Artikulu honen bigarren zatia laburra da eta hartan adierazten dut Belapeirek nola zubereratu zituen Materreren dotrinatik hartutako paragrafoak. Lapurterazko testuko hainbat mailegu kendu zituen, idazle txukuna eta pitin bat garbizalea zelako.