Hidrogenoa erregai gisa itsas garraioko barneerrekuntzako motorretan: Jariakinen Dinamika Konputazionaleko simulazioen beharra eta etorkizuneko erronkak

Nazioarteko itsas garraioa munduko ekonomiaren bizkarrezurra da, ondasun materialen % 70-80 itsasoz garraiatzen direlarik. Berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioei dagokienez, Nazioarteko Itsas Erakundeak (NIE) 2021ean egindako azterlanak ondorioztatu zuen nazioarteko itsas garraioak munduko CO2 emisi...

Full description

Bibliographic Details
Authors: Romero Antón, Naiara, López Ruiz, Gontzal, Azkorra Larrinaga, Zaloa, Uriondo Arrúe, Zigor
Format: article
Publication Date:2025
Country:España
Institution:Universidad del País Vasco
Repository:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/75142
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/75142
Access Level:Open access
Keyword:JDK
errekuntza
barne errekuntza motorrak
ziklo dualeko motorrak
Hidrogenoa
Description
Summary:Nazioarteko itsas garraioa munduko ekonomiaren bizkarrezurra da, ondasun materialen % 70-80 itsasoz garraiatzen direlarik. Berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioei dagokienez, Nazioarteko Itsas Erakundeak (NIE) 2021ean egindako azterlanak ondorioztatu zuen nazioarteko itsas garraioak munduko CO2 emisioen %2.89 suposatzen zuela eta nazioarteko itsas garraioaren emisioak %130era arte hazi daitezkeela 2008.urtekoekin alderatuta. BEG murrizteko irtenbide bat karbonorik gabeko erregaiak erabiltzea da. Hidrogenoa (H2) ordezko erregai moduan erabiltzeak BEGen % 80-100eko murrizketa dakar. Itsas garraioaren kasuan, diesel-H2 ziklo dualeko motorrek interesa piztu dute azken urteotan, itsas garraioari nahi duten ibilbideak egiteko malgutasuna ematen diotelako (portuetan hidrogenoa eskuratu ezin bada, diesela erretzen jarraitu ahal duelako ibilbidean zehar), eta aldi berean BEG isuriak murriztu daitezkeelako. Hala ere, H2-aren errekuntzak zailtasunak ditu. Ikerkuntza lerro berria izanik, flasback (sugarraren propagazio azkarra), gar tenperaturen eragina, auto-piztea eta detonazioak dira erronka nagusiak, besteak beste. Hori dela eta, jariakinen dinamika konputazionalaren (JDK) bidezko simulazioak ezinbestekoak dira. Lan honetan, diesel-H2 ziklo dualeko motorretan H2-ak erregai gisa erabiltzeak dakartzan aukerak aztertzen dira. Honekin batera, prozesu horiek JDK bidez simulatzeko eta hidrogenoa bezalako erregai berriztagarrien erabilera aztertzeko, egun eskuragarri dauden softwareak eta modelizazio aldetik dauden erronka nagusiak ere aztertzen dira.