Iman-lekuak eta zirkulu kolaboratiboak, kultura-sorkuntzabiziberritzeko gako.

Kultura-politikarako aukera-eremu berri bat iradokitzea da artikulu honen helburua. Kultura-sorkuntzaren zabalkundeak huts egiten duenean, proposatzen diren konponbideen jomuga maiz izaten da sortzailearen jardun indibidualean esku hartzea edo ohiko hedapenean gehiago inbertitzea. Esan gabe doa bi e...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autores: Zubiri Esnaola, Harkaitz, Ugalde Lujambio, Leire, Aierdi Urraza, Xabier, Retortillo Paniagua, José Alfredo
Formato: artículo
Fecha de publicación:2021
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/75683
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/75683
Access Level:acceso abierto
Palavra-chave:kultura
sormena
iman-lekua
bertsolaritza
Descrição
Resumo:Kultura-politikarako aukera-eremu berri bat iradokitzea da artikulu honen helburua. Kultura-sorkuntzaren zabalkundeak huts egiten duenean, proposatzen diren konponbideen jomuga maiz izaten da sortzailearen jardun indibidualean esku hartzea edo ohiko hedapenean gehiago inbertitzea. Esan gabe doa bi estrategiek ondo funtziona dezaketela. Baina, horiez gain, literatura zientifikoak kultura-sorkuntzarako oso eraginkorrak izan daitezkeen bi kontzeptu identifikatu ditu: iman-lekua (magnet place) eta zirkulu kolaboratiboa (collaborative circle). Kontzeptu horiek erabili ditugu euskarazko eremuan ezohiko kultura-politika egin duen kultura-diziplina bat aztertzeko, bertsolaritza hain zuzen. Guztira, 3.644 galdetegi pasa dizkiogu publikoari eta publiko potentzialari, eta 32 elkarrizketa sakon egin dizkiegu adituei, beste hainbat datu biltzeaz gain. Emaitzek iradokitzen dute imanlekuak eta zirkulu kolaboratiboak sortzeari lehentasuna ematea oso eraginkorra izan daitekeela kultura-politikan: kultura globalizatuaren testuinguruan, sozializazio-gune aberasgarriak izan daitezke kulturan parte hartzen duten agente guztientzat, zeren bestela ezinezkoak liratekeen interakzioak ahalbidetu baititzake, sormenerako baldintza aproposagoak sustatuz eta zaletasuna piztuz eta hedatuz.