Emakumeen presentzia euskal hedabideetan: GMMP monitorizazioaen 2020ko emaitzak Hego Euskal Herrian

1995eko urtarrilaren 18an, lehenengo aldiz, emakumeek hedabideetan zuten errepresentazioa neurtu zuen World Association for Christian Communication (WACC) elkarteak koordinatutako Global Media Monitoring Project delakoak, MediaWatch Canada elkartearekin batera. Harrezkero, bost urtero egin ohi da mo...

Full description

Bibliographic Details
Authors: Arriaga Azkarate, Tania, Fernández Astobiza, Miren Itxaso, González Abrisqueta, María Angeles, Gutiérrez Paz, Miren Arantza, Iturbe Tolosa, Andoni
Format: book part
Publication Date:2021
Country:España
Institution:Universidad del País Vasco
Repository:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/55508
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/55508
Access Level:Open access
Keyword:GMMP
hedabideak
emakumeen irudia
genero ikuspegia
euskal hedabideak
Description
Summary:1995eko urtarrilaren 18an, lehenengo aldiz, emakumeek hedabideetan zuten errepresentazioa neurtu zuen World Association for Christian Communication (WACC) elkarteak koordinatutako Global Media Monitoring Project delakoak, MediaWatch Canada elkartearekin batera. Harrezkero, bost urtero egin ohi da monitorizazio globala. Espainiako Estatuko erakundeek 2000. urteko neurketan parte hartu zuten lehenengo aldiz; lehenengo edizio hartan, 71 herritako zenbait ikertzailek hartu zuten parte, eta gaur egun 100dik gora dira herri parte-hartzaileak. Euskal Herritik 2015ean saiatu ginen neurketa sarean sartzen, baina ez ginen garaiz heldu. 2020an, berriz, lortu dugu: lehenengo aldiz, EAEko eta Nafarroako komunikabideak sartu dira emakumeen hedabideetako presentzia neurtzea xede duen monitorizazio globalean, beti ere GMMP Spain delakoaren antolaketak ezarritako irizpideen arabera. Hala ere, oinarri horietatik harago joanda, datu bilketan Euskal Herriko lagin oso bat aztertzea erabaki genuen —datu horiek ikerketa ofizialean sartuko ez diren arren, ikerketa orokorrarekin alderatu ahal izateko asmoz bildu genituen—.