Zer eta egitura miratibo bat euskaraz

Euskarak badauka [NZ-hitza eta X] motako juntadura egitura bat harridura adierazteko, de Rijkek (1972, 2008) deskribatua eta euskal gramatika lanetan ia oihartzunik eduki ez duena. Lan honek proposatzen du egitura hori bete-betean sartzen dela hizkuntza tipologian (DeLancey 1997, 2001; Aikhenvald 20...

Full description

Bibliographic Details
Author: Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier
Format: article
Publication Date:2025
Country:España
Institution:Universidad del País Vasco
Repository:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/75110
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/75110
Access Level:Open access
Keyword:miratibitatea
foku miratiboa
NZ-hitzak
juntadura
euskal gramatika
Description
Summary:Euskarak badauka [NZ-hitza eta X] motako juntadura egitura bat harridura adierazteko, de Rijkek (1972, 2008) deskribatua eta euskal gramatika lanetan ia oihartzunik eduki ez duena. Lan honek proposatzen du egitura hori bete-betean sartzen dela hizkuntza tipologian (DeLancey 1997, 2001; Aikhenvald 2012) proposatu den miratibitatearen esparruan eta bat egiten duela foku miratiboa (Fábregas 2016, Cruschina 2021) deritzonaren deskribapenarekin. Juntadura egituran, NZ-hitzak balio existentziala du («bada ‘x’ bat») eta bigarren juntagaiak NZ-hitzak murrizten duen aldagaiaren balioaren identifikazioa egiten du, balio hori esperogabea eta ohiz kanpokoa delako ñabardura gehituta. Egitura hau XIX. mendetik aurrera lekukotzen da euskara idatzian eta Hego Euskal Herrian baino ez bide da ezaguna.