Industria aplikazioetan polipropilenoa eta dentsitate baxuko polietilenoa ordezkatzeko polimero biodegradagarriak: polihidroxialkanoatoak eta polikaprolaktona.

[EU] Egun, klima aldaketa izaten ari den hazkunde latzaren aurrean, kontrako erantzun bat emateko asmoz, gizartean hainbat aldaketa egiteko saiakuntza egin da arlo desberdinetan. Artikulu honetan, ontzien eta bilgarrien industriaren esparruan kezka sortzen duen arazo bati irtenbidea emateko ahalegin...

Full description

Bibliographic Details
Author: Arakistain Urtzelai, Ihintza
Format: master thesis
Publication Date:2026
Country:España
Institution:Universidad del País Vasco
Repository:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:dnet:addi________::a41d5eae1ffb2ac0064b70da368a23ca
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/79397
Access Level:Open access
Description
Summary:[EU] Egun, klima aldaketa izaten ari den hazkunde latzaren aurrean, kontrako erantzun bat emateko asmoz, gizartean hainbat aldaketa egiteko saiakuntza egin da arlo desberdinetan. Artikulu honetan, ontzien eta bilgarrien industriaren esparruan kezka sortzen duen arazo bati irtenbidea emateko ahalegina egin da. Kasu honetan, kaxen garraiorako euskarrien aplikazioan ipini da fokua. Hain zuzen ere, industria horretan, hainbeste erabiltzen diren eta hain kutsatzaileak diren bi plastiko (PP eta LDPE) ordezkatzea izan da helburua, biopolimero komertzialetatik abiatuta. Biopolimero guztien artean, PHA (Polihidroxialkanoato) familiak jakin-min handia piztu du sektore askotan, propietate-aniztasun handiko polimero desberdin asko barne hartzen baititu. Hori dela eta, talde horretako 3 biopolimero aztertu dira lan honetan; poli (3-hidroxibutirato), poli (3-hidroxibutirato-co-4-hidroxibutirato) eta poli (3-hidroxibutirato-co-5-hidroxipentanoato). Material guztiak baldintza optimoetan prozesatu, eta ondoren, karakterizatu egin dira, egitura aldetik (NMR), termikoki (DSC eta TGA) eta mekanikoki (trakzioa, flexioa eta inpaktua). Lehenik, ohiko 2 polimeroak, PP eta LDPE aztertu dira, aurkitu beharreko propietateak zeintzuk diren determinatzeko. Ondoren, PHA familiakoak karakterizatu eta aurrekoekin alderatu dira. LDPE material hain malgua izanik ez dira PHAen propietateak egoki doitu, eta alternatiba gisa PCL erabiltzea proposatu da, polimero biooinarritua izan ez arren, biodegradagarria da eta. Horrez gain, propietateak hobetzeko metodo desberdinak aurkeztu, eta horietako batek duen eragina ere aztertu da; kopolimerizazioak, hain zuzen ere. Horretarako PHA familiako beste barietate bat erabili da, poli (3-hidroxibutirato-co-3-hidroxihexanoato), eta proportzio desberdinetan materialak hartzen duen portaera ikertu da. Azkenik, ondorio batzuk eman dira, baztertu beharreko materialak zein diren eta ordezko zein izan litezkeen azaldu da, eta aurrerantzean ikertzeko interesgarriak izan litezkeen beste biopolimero batzuk proposatu dira.