Afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskaldunengan: Euskal Herriko egungo egoeraren azterketa

[EU]Sarrera: afasia duten elebidunengan, hizkuntza-arazoak ez dira beti gaixoaren hizkuntza guztietan azaleratzen, beraz, ezinbestekoa da pazienteak hitz egiten dituen hizkuntza guztiak aztertzea. Euskal Herriko biztanleen %28,4 elebiduna da. Halere, gutxi dira afasia euskaraz aztertzeko tresnak, et...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Villanueva Sanchez, Iker, Ozamiz Echevarria, Naiara, Munarriz Ibarrola, Amaia, Pourquié, Marie
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2021
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/66050
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/66050
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:afasia
elebitasuna
ebaluazio-tresna
CAT
euskara
Euskal Herria
aphasia
bilingualism
assessment tool
basque
Descripción
Sumario:[EU]Sarrera: afasia duten elebidunengan, hizkuntza-arazoak ez dira beti gaixoaren hizkuntza guztietan azaleratzen, beraz, ezinbestekoa da pazienteak hitz egiten dituen hizkuntza guztiak aztertzea. Euskal Herriko biztanleen %28,4 elebiduna da. Halere, gutxi dira afasia euskaraz aztertzeko tresnak, eta ez dakigu egun klinikariek hizkuntzaren ebaluazioa nola burutzen duten. Egoera hori ezagutzea beharrezkoa da, batetik, profesionalen beharrak identifikatu eta etorkizunera begirako estrategiak zehazteko; eta, bestetik, bidean den CAT tresnaren euskal estandarizazioak zein funtzio bete lezakeen hobeki jakiteko. Helburuak: afasiaren ebaluazioa eta tratamendua euskararen eremuan nola egiten den aztertzea (zein hizkuntzatan eta zein tresnaren bidez). Horrez gain, harreman klinikoan hizkuntzari ematen zaion garrantzia aztertu nahi izan da; eta afasia euskaraz aztertzeko tresna estandarizatu gehiagoren beharraren inguruan hausnartu. Metodologia: zeharkako azterketa bat burutu zen 2019ko martxoan, Euskal Herrian afasiadun pertsonekin lanean diharduten hainbat arlotako profesionalei zuzendutako online galdetegi anonimo bat erabilita. Emaitzak eta eztabaida: 77 erantzuneko lagina lortu zen. Erantzun zuten gehienak (%57) logopeda/ortofonistak ziren eta %70ak bazekien euskaraz. %62k pazienteen bi hizkuntzetan artatzen zituen paziente euskaldunak. Gehienetan (kasuen %90ean) euskarazko ebaluazioa era kualitatibo/informal baten burutzen zen, edo norberak garatutako edo itzulitako testak erabilita. Profesionalen %98,5k afasia aztertzeko euskarazko tresna gehiagoren beharra adierazi zuen. Ondorioak: paziente euskaldunak ele bitan (euskaraz eta erdaraz) ebaluatzen direnean, ebaluazioaren kalitatea ez dago bermatua (norbere itzulpenen edo ebaluazio informalaren bidez egiten baita). Hala, profesionalek afasia euskaraz aztertzeko test estandarizatu gehiagoren beharra ikusten dute, eta CAT tresna euskarara egokitzea interesgarri izan daitekeela uste dute.