2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik

Ikerketa lan honetan boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, genero-sistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin dut. Iaz neuk burututako ikerlaneko ideia nagusiak aurrekaritzat hartu eta marko teoriko-analitiko orok...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Labaka Mayoz, Ane
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2018
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/29023
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/29023
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:antropologia
generoa
umorea(k)
botere-harremanak
bertsolaritza
txapelketa
Descripción
Sumario:Ikerketa lan honetan boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, genero-sistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin dut. Iaz neuk burututako ikerlaneko ideia nagusiak aurrekaritzat hartu eta marko teoriko-analitiko orokorra Bertsolari Txapelketa Nagusiaren marko zehatzagora ekarri ondoren, bi izango dira ikerlan honek muinak: batetik, txapelketaren sistemako partaide ezberdinei (gai-jartzaile bat, parte hartu duten hiru bertsolari eta bi aditu) egindako elkarrizketekin hornitutako lan etnografikoa eta, bestetik, txapelketan zehar umorearekin lotuta sortutako bertsoaldi hautatuen analisia. Horrela, bertsolaritzaren baitan nagusi den umore hegemonikoaz gain beste umore mota bat(zuk) ere garatzen ari d(ir)ela defendituko dut datozen orriotan, umore mota hauek bereizteko zenbait gako azpimarratuz. Gainera, bereizketa honen zantzuek bertsolaritzaren gailurra den lau urtean behingo txapelketaren markoan zein forma/leku hartu duten aztertzen ahaleginduko naiz.