Zeruko Argiatik Argiara: Ibilbide historikoa eta proiektuaren argazki eguneratua
Argia astekariak 2019. urtean ehun urte bete ditu. Ibilbide luze bezain oparoa, eta gorabeheratsua, izan duen aldizkaria dugu, bakarrik Ipar Euskal Herriko Eskualduna eta bere jarraitzailea izan den Herria aldizkariekin konpara daitekeena. Gaur egungo Argiak ere izen ezberdinak izan ditu. Epe ezberd...
| Autores: | , , |
|---|---|
| Tipo de recurso: | artículo |
| Fecha de publicación: | 2019 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/71345 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/71345 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | Euskarazko kazetaritza historia euskarazko kazetaritza |
| Sumario: | Argia astekariak 2019. urtean ehun urte bete ditu. Ibilbide luze bezain oparoa, eta gorabeheratsua, izan duen aldizkaria dugu, bakarrik Ipar Euskal Herriko Eskualduna eta bere jarraitzailea izan den Herria aldizkariekin konpara daitekeena. Gaur egungo Argiak ere izen ezberdinak izan ditu. Epe ezberdinak eta izaera oso ezberdineko argitalpena izan da historian zehar, adieraziko dugun bezala. Izan ere, izen bereko aldizkari batzuk izan dira euskarazko kazetaritzaren historian zehar, eta denak ez dira izan gaur lehen mendeurrena ospatzen duen Argiaren leinukoak. Bai, ordea, nola edo hala haien ondorengoak, nolabait. Ezin ozenago idatzi du gaurko Argiaren zuzendaria izan zen Elixabete Garmendia kazetariak: gaur egun astero Gipuzkoan egin eta paperean zein sarean argitaratzen den Argia 1919an Iruñean hango kaputxinoek taxutu zuen Zeruko Argiaren ondorengo zuzena da, baina, aldi berean, “Pizkundeko Argia (1921-1926) astekariaren mantxeta hartuz” nola edo hala hura ere arbaso eta eredua bada, eta “beraz, bi iturri horien batura da egungo Argia” (Garmendia, 2019). Bat gatoz iritzi horrekin, eta artikulu honen lehen puntuan, hain zuzen ere, hari horri helduko diogu eta bi aldizkarien (eta Argia izena zeraman besteren bat ere aipatuko dugu) historia garatuko dugu, bi eredu horiek gaurko astekarian izan duten garrantzia azpimarratuz. Dudarik gabe, Gerra Zibilaren aurreko Zeruko Argia (Iruñea, 1919-1936) erlijiosoa eta Argia (Donostia, 1921-1936) informaziokoa, eta haiekin lotuta dauden hainbat ekintza aztertu eta adierazi gabe ezin da bere osotasunean eta bere konplexutasunean gaurko Argia behar bezala ulertu. Horregatik lan hau bi puntutan banatuko da, elkarrekin lotura dutenak, ezbairik gabe. Lehenengoan, Argiaren (eta Argia izena eraman duten euskal aldizkari guztien) historia azalduko dugu, beti ere gaurko euskarazko aldizkarietan zaharrena dela proiektatuz: bide horiek guztiek gaurkora iristen dira, nolabait esateko. Bigarren partean, gaur egun Argiak duen garrantzia eta pisua adierazten saiatuko gara. Azkenik, ondorio batzuk eskainiko ditugu, lanari batasuna eman nahian. |
|---|